Gaurkotasun Euskal fondoa

El Salvadorreko tokiko gobernuek emakumeen eta gazteen eskubideak bermatzeko udal politikak indartu dituzte

18 Mar 2026

Euskal Fondoak eta El Salvadorreko Emakumeen Tokiko Garapenerako Kolektiboak (CFDL) bultzatutako proiektu batek El Salvadorreko zortzi tokiko gobernuren gaitasunak indartu ditu, emakumeen, nesken eta gazteen giza eskubideak bermatuko dituzten politika publikoak sustatzeko.

Erakundeak indartzea eta udalen arteko koordinazioa
 

Proiektuaren baitan, zortzi tokiko gobernutako ordezkariek prestakuntza prozesuetan eta elkarlanerako lan-espazioetan parte hartu dute, genero-ikuspegian, giza eskubideetan eta indarkeria matxisten prebentzioan oinarritutako plangintza estrategiak eta gobernantza demokratikoa garatzeko.

Era berean, proiektuak diziplina anitzeko zazpi zentroren funtzionamendua eta plangintza lagundu ditu. Zentro horiek zerbitzu anitzak eskaintzen dituzte: genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta, sexu eta ugalketa eskubideei buruzko orientazioa, prestakuntza eta trebakuntza jarduerak, baita kultura- eta komunitate-ekintzak ere.

Tokiko mailan eragin nabarmena

Proiektuak bere helburuen betetze-maila handia lortu du, berdintasunaren aldeko udal-politikak indartzen lagunduz..

Horrela, proiektuak tokiko gobernuen zeregina indartzen du, emakumeen eskubideak defendatzeko eta berdintasunezko politika publikoak eraikitzeko funtsezko eragile diren aldetik.

"Hemen bai, borroka egiten da" kanpaina

Gainera, proiektuaren esparruan Euskadin ere sentsibilizazio jarduerak egin dira. Horien artean dago “Hemen bai borroka egiten da” kanpaina; bertan, izen bereko film laburraren proiekzioa eta Angélica Rivas abokatu salvadortarrarekin izandako solasaldiak, duela bi hamarkada baino gehiagotik Euskal Fondoak eta Emakumeen Tokiko Garapenerako Kolektiboak elkarrekin egiten duten lana euskal herritarrei hurbilduz. 

Share  Partekatu