Gaurkotasun Euskal fondoa

El Salvadorreko suhiltzaileen gaitasunak indartzea (III. edizioa)

20 Uzt 2025

Euskal Fondoa, SUESKOLA eta El Salvadorreko suhiltzaileen arteko lankidetzari esker, CBES indartzeko programak arrisku kimikoko prestakuntza-ekintza berri bat gehitu du.

El Salvadorreko Suhiltzaileen gaitasun teknikoak indartzeko programak (CBES) hirugarren edizioa du aurtengoa, eta Euskal Fondoaren, SUESKOLA fundazioaren eta CBES zentroaren arteko baterako lan-ildoa finkatu du, duela hiru urte baino gehiago hasitakoa. Oraingoan, arrisku kimikoari buruzko tailer praktikoa egin da San Salvadorren, beren herrialdean trebatzaile bihur daitezkeen langileak trebatzeko.

El Salvadorren trebakuntza hori jaso aurretik, El Salvadorreko Suhiltzaileen Kidegoko profesionalek egonaldia egin zuten Euskadin, arrisku kimikoari, barne-suteei eta aireztapenari buruzko trebakuntza aurreratua jasotzeko. 

Ondoren, SUESKOLAKO irakasleak San Salvadorrera joan ziren tailer praktikoa ematera, prozesuaren funtsezko zatia.


Ekimena Euskal Fondoak bultzatu, finantzatu eta koordinatzen du, eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentziaren (AECID) laguntza ekonomikoa du, Lankidetza eta Elkartasun Funtsen Konfederazioarekin indarrean dagoen hitzarmenaren esparruan.

Prozesuak El Salvadorreko 40 suhiltzaileri (10 emakume eta 30 gizon) egiten die mesede zuzenean, eta, zeharka, CBES osatzen duten 850 laguni baino gehiagori, baita Salvadorreko herritar guztiei ere, larrialdiei aurre egiteko gaitasuna indartuko baitute.

Share  Partekatu