Gaurkotasun Euskal fondoa

Aiztondo eta El Salvadorren arteko elkartasun loturak indartu dituzte Senidetze Egunean

27 Mai 2026

Maiatzaren 30ean ospatu da Asteasun Aiztondo eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko Senidetze Eguna. Urtero bezala, bailarako udalerriek sustatutako ekimenak elkartasuna, lankidetza eta herrien arteko harremanak sendotzea izan ditu helburu.

Bertan i Ana Lucinda Argueta, Ipar Morazaneko Udaleko turismo saileko arduraduna eta Rosibel Chicas, Segundo Montes Institutu Teknologikoko ostalaritza eta turismoko ordezkari teknikoa izan dira.

Senidetze Eguna, urteetako lankidetza harremanen emaitza izateaz gain, tokiko erakundeen eta herritarren arteko nazioarteko elkartasunaren adibidea da.

Honen adierazle da ere, Adunako, Asteasuko, Amasa-Villabonako  eta Zizurkilgo Udalek, Euskal Fondoaren bitartez gaur egun sustatzen duten Ipar Morazango Soledad Auzoan, 132 familiari ur hornidura duina eskaintzea helburu duen egitasmoa.

Share  Partekatu