Bertokoa jan, mundua buruan
Haziak. Nondik datoz eta nora doaz? [12-17 urte]
Helburu didaktikoak:
- Hazien garrantziaz jabetzea, elikaduraren, burujabetzaren eta merkataritzaren aldetik.
- Munduan zehar klima eta lurzoru-baldintza desberdinak daudela ulertzea eta landareak (uztak, etab.) askotariko baldintza horietara moldatzen direla konturatzea.
- Hazi-paketeen etiketak ezagutu eta eta bertan ageri den informazioa ulertzen ikastea.
- Hazi organiko, tokiko, tratatu, hibrido eta genetikoki eraldatutakoen artean bereizten jakitea.
- Elikadura burujabetzarako hazi egokienak zein diren ikastea.
- Enpresa multinazional handiek hazien ekoizpenean duten zereginaz jabetzea eta nekazariek hazi horiekiko duten mendekotasunaren –urterokoa– ondorioen berri izatea, eta ondorioz, munduko hazien merkataritzaren arazoaren berri izatea.
- Hazi hibridoak edo genetikoki eraldatutakoak erostearen ondorio globalen berri izatea.
- Ikasleek, biztanle aktiboak diren aldetik, planetaren garapen jasangarria babestu dezaketela konturatzea.
Deskargatu ikas-unitate originala ​hemen: (.pdf | 480 Kb)
Herramienta Didaktikoen Liburuxkan argitaratutako bertsioa hemen deskargatu dezakezu: (.pdf | 1.500 Kb)


Partekatu