Bertokoa jan, mundua buruan

Esnearen bidea jarraituz [10-12 urte]

Helburu didaktikoak:

  • Jaten dugunaren inguruan hausnarketa egin, eta kontzientzia piztu.
  • Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko diskurtsoak ulertu eta interpretatu, zenbait motatako komunikazio-egoerei aurre egiteko.
  • Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz eta elkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izan unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
  • Gizakiak ingurumenean izandako esku-hartzeen eragin batzuk aztertu, eta iraunkortasunaren eta bizi-kalitatearen parametroak oinarri hartuta ikuspegi kritikoz balioetsi, eguneroko bizitzan oreka ekologikoa babesteko eta berreskuratzeko jarrera hartze aldera.
  • Nork bere burua eta osasuna zaintzeko eta bizimodu osasungarria izateko jarrerak eta ohiturak garatu, giza gorputzaren ezagutza zientifikoa oinarri hartuta, eta banakoen arteko desberdintasunak errespetatu, bizi-ohitura osasungarriak sustatuz eta banakoei nahiz taldeei eragin diezaketen arriskuak saihestuz.

Deskargatu ikas-unitate originala ​hemen: (.pdf | 280 Kb)

Share  Partekatu