Bertokoa jan, mundua buruan

Baratzetik mundura: Eskola-baratzearen erabilpen didaktikoa Lehen Hezkuntzan [10-12 urte]

Helburu didaktikoak:

  • Urak eta elikagaiek izaki bizidunengan duten garrantzia jakitea eta honekiko erabilera egokia izaten hastea eta daukaguna baloratzea zenbait tokitan dituzten zailtasunak aztertuz.
  • Lurra lantzeko eta baratzean eragina duten beste faktore batzuk neurtzeko tresna ezberdinak identifikatzea eta ezagutzea.
  • Ureztatzeko teknika ezberdinak eta bakoitzarentzat erabilera eta aplikazioa jakitea.
  • Elikadura egokirako, elikagaien sailkapena ikastea eta hauek eguneroko dietan ezinbestekoak direla onartzea.
  • Nekazaritza ekologikoaren kontzeptua eta bertatik datozen produktu ekologikoen propietateak ikastea.
  • Landareen hazkuntza prozesua behatzea eta landarearen hazkuntzaren fase eta egitura desberdinak ezagutu eta bereiztea
  • Teknologia berriak lanerako aplika daitezkeela ikustea eta hauen erabileran murgiltzea.
  • Testu mota ezberdinak gai zientifikoei lotuta lantzea eta testu mota ezberdinak lantzea.

Deskargatu ikas-unitate originala ​hemen: (.pdf | 965 Kb)

Deskargatu hemen unitate didaktikoaren eranskinak formatu editagarrian:(.doc | 5.525 Kb)

Share  Partekatu