Gaurkotasun sahara

SAHARAR HERRIAREN ASKATASUNAREN ALDEKO MARTXA

24 Mai 2021

Euskadi osoko elkarte eta kolektiboak ari dira martxaren antolakuntzan parte hartzen.

 

Sindikatu eta elkarteak koordinatu dira saharar herriaren askatasuna, duintasuna, zor politiko eta historiko, eta, batez ere, herrien arteko elkartasunaren aldeko martxaren antolakuntzarako. Horregatik, martxa honekin bat egitea eskatzen diote gizarte zibil eta erakundeei.

Ekintzak Irunen hasi dira maiatzaren 20an burutu zen prentsaurrekoarekin eta Gasteizen amaituko dira ekainaren 6an, ondoren, estatu osoko beste martxa batzuekin bat egiteko. Lehenik, Burgosen ekainaren 11n eta azkenik, Madrilen ekainaren 19an.

Pasa den 2021ko maiatzaren 20ko prentsaurrekoa Irunen

Antolatzaileek herritar guztiak ekintzetan parte hartzera gonbidatzen dituzte. Egitarau guztia martxaren webgunean zein sare sozialetan jarraitu daiteke, baita Sahararen Euskal Delegazioaren sareetan, zein Euskal Fondokoa - SKU.

Share  Partekatu