PROIEKTUAK: Mendebaldeko Sahara

Mendebaldeko Saharan Giza Eskubideak defendatzeko tokiko gaitasunak indartzea eta ikerketa

Euskadi, Mendebaldeko Sahara eta errefuxiatu sahararren kanpamenduak (Tinduf-Aljeria) 2021

HEGOA elkartea-(a)k burutua

Helburua

Erakunde sahararrek giza eskubideak ikertzeko dituzten gaitasunak sustatzea, eta Mendebaldeko Saharan giza eskubideen arloan salaketa jartzeko eta eragiteko estrategia gisa artikulatzea, biktimen egiari euskarria emanez eta emakumeen egoera modu espezifikoan ikusaraziz.

Laburpena

Sahararren giza eskubideen egoerari buruz erakunde sahararrek sortutako txosten propioak egitea, emakumeen egoera modu espezifikoan ikusaraziz; SEADeko giza eskubideen agenteen artean prestakuntza, eztabaida eta koordinaziorako 5. Topaketa, giza eskubideen arloko (online) eraginari buruzko lehentasunezko gaiei buruzkoa; komunikazio- eta sentsibilizazio-kanpaina (hedabide eta sare sozialetan); eragin politikorako jarduerak Mendebaldeko Sahararen ematen diren giza eskubideen urraketei buruz.Saharar biktimei laguntza psikosoziala ematea (arreta psikosozialeko zerbitzua, Saharako Presoen eta Desagertuen Senideen Elkarteak (AFAPREDESA) lagundua; Giza Eskubideen Saharako Batzorde Nazionalaren (CONASADH) eta Marokoko Okupazioaren Aurkako Saharako Instantziaren (ISACOM) webguneen kudeaketa eta funtzionamendua.

Arabako Batzar Nagusien eta Bizkaiko Batzar Nagusien laguntzarekin egiten da proiektu hau.

 

 

 

Onuradunak

Euskadi, Estatua, nazioartean

Mendebaldeko Sahara

Errefuxiatuak

Zuzenean

Zeharka

Zuzenean

Zeharka

Zuzenean

Zeharka

145

Hedapen masiboa

4.448

26.655

511

3.214

 
Share  Partekatu