PROIEKTUAK: El Salvador

Udalerrietan genero ikuspegiarekin tokiko gobernagarritasuna eta gobernantza indartzea. II fasea

El Salvador 2020-2021

Colectiva Feminista para el Desarrollo Local / Udalak-(a)k burutua

Helburua

Tokiko gobernantza indartzea udal-gobernuen, erakunde publikoen eta gizarte zibilaren artean, genero-ikuspegitik, aniztasunetik eta emakumeen eta gazteen gizarteratzetik giza eskubideak bermatuko dituzten mekanismoak sortu eta ezartzeko.

Laburpena

Osagai nagusiak hauek dira:

1) Emakume eta gazteei zuzendutako prestakuntza-prozesuak, gai hauei buruzkoak: eskubideak, agenda politikoak indartzea, eragina eta antolaketa-artikulazioa, politikak, planak ezartzeko gizarte-kontraloria eta genero-ikuspegia instituzionalizatzeko lanari baliabideak esleitzea, eta emakumeen eta gazteen giza eskubideak udal-kudeaketan.

2) Emakumearen Udal Unitateetako, Gazteriako Unitateetako eta udal-kontzejuetako funtzionario publikoen prestakuntza, herritarrei zerbitzu integralak emateko mekanismoak onar ditzaten, udal-baliabideak eslei ditzaten eta Gobernu Zentraleko erakunde publikoekiko koordinazioa indartu dezaten.

Onuradunak

Zuzenean: 5.540 pertsona (%62 emakumeak – %38 gizonak); zeharka: 33.621 pertsona.

Share  Partekatu