PROIEKTUAK: El Salvador

Edateko uraren hornidura eta saneamendua Morazan iparraldeko sei udalerritan. III fasea

Morazan departamendua 2018-2020

Helburua

Ur-hornidura hobetzea Meanguera, Jocoatique, Torola, Arambala, Villa El Rosario eta San Fernando komunitateetan; arroilen eta ibaien kontaminazioa murriztea ur grisen tratamendua eginda, eta berariaz abian jartzea ur grisak tratatzeko sistemak, San Luis II kolonian eta Milagro de la Paz eta Ladrillera de Meanguera guneetan bizi diren pertsonen baldintza higienikoak eta sanitarioak hobetzeko.

Laburpena

Arambalan: ur banaketarako hiri-sarea berreraikitzea eta banaketa-tankea konpontzea; Villa El Rosarion: hiriguneko ura araztea, aluminioa kentzea; San Fernandon: Cañaverales etxaldean sarea handitzea et amikro-neurgailuak instalatzea, eta Peña Hueca etxaldean banaketa sarea zabaldu eta iturri berri bat konektatzea; Meangueran: Ur grisen tranpak eta arazketarako bio-iragazkiak eraikitzea La Ladrillera etxaldean.

Onuradunak

1.335 biztanle (%55 emakumeak eta %45 gizonak).

Share  Partekatu