Gaurkotasun Euskal fondoa

Pambacheko edateko uraren sistema inauguratu da. Guatemala.

19 Urt 2022

Edateko uraren sistema berriak Pambach komunitatean erregistratutako 260 familiak artatuko ditu, Santa Cruz Verapaz udalerriko (Alta Verapaz departamentua) maya poqomchí etniako 1.500 biztanle inguru.

Nabarmentzekoa da Verapazetako eskualdean emakumeen presentzia eta lidergoa. Iniciativa Civil para la Democracia – INCIDE Fundazioak, Euskal Fondoaren laguntzarekin, Santa Cruz Verapazeko Emakumearen Udal Zuzendaritzarekin lan egiten du emakume indigenen lidergoa indartzeko estrategian.

Proiektuak Aulesti, Atxondo, Beasain, Errenteria, Etxebarri, Gernika-Lumo, Lasarte-Oria, Legazpi, Tolosa eta Usurbilgo udalen laguntza izan du, Santa Cruz Verapaz Udalarekin eta komunitatearekin berarekin batera.

Share  Partekatu