Gaurkotasun Euskal fondoa
Hemen bai, borroka egiten da
20 urteko aktibismo feminista El Salvadorren
2004. urtean, El Salvadorreko Toki Garapenerako Kolektiba Feministak (CFDL), Euskal Fondoaren laguntzarekin, "Udalerri bidezkoagoak eta demokratikoagoak eraikiz" estrategia sustatu zuen Cuscatlan Departamenduan.
Bertako 4 udalekin egindako esku-hartze pilotuaren ondoren, hamar urtean departamenduko 16 udalerriak hartzea lortu zuen (Udal Lurraldea Berregituratzeko Lege Berezi berriaren arabera, bi udalerri bakarren barrutiak dira: Ipar Cuscatlan eta Hego Cuscatlan).Cuscatlanen esperientziak, Euskal Udalen ekarpen finantzario, tekniko eta politikoak sostengatuta, Cuscatlango Udalen Elkartearen (ASOMUC) sorrera eragin zuen, lurraldearen tokiko garapen ekonomikora, ingurumen-kudeaketara, erakundeak indartu eta modernizatzera, gizarte-zerbitzuak eskaintzera eta indarkerien prebentziora zuzendutako estrategiak garatzeko.
Gaur egun, CFDLren eta Euskal Fondoaren arteko lankidetza-harreman hori "El Salvadorreko udalerrietako gobernagarritasuna eta genero-ikuspegidun tokiko gobernantza indartuz" programan oinarritzen da. Programa horren bidez, udal-gobernuen, erakunde publikoen eta gizarte zibilaren arteko tokiko gobernantza indartu nahi da maila nazionalean, giza eskubideak generoaren, aniztasunaren eta emakume eta gazteen gizarteratzearen ikuspegitik bermatuko dituzten mekanismoak sortzeko eta ezartzeko.
Horren guztiaren berri emateko, gaur "Hemen bai, borroka egiten da" kanpaina hasiko dugu. Irudiekin kontatzen dizugu.
Jarrai gaitzazu sareetan:
INSTAGRAM: https://www.instagram.com/euskalfondoa/