Gaurkotasun Euskal fondoa
Harrera Gipuzkoako Foru Aldundian El Salvadorreko MIGOBDTeko eta Suhiltzaileen ordezkaritza bati
26 Ira 2022
Ekitaldi honekin misio instituzional bat abiatzen da, suteak prebenitu eta itzaltzeko arloan esperientziak trukatzea helburu duena, baita etorkizuneko nazioarteko lankidetzako esparruei begira MIGOBDT-Gobernazio eta Lurralde Garapeneko Ministerioarentzat erreferentzia interesgarriak izan daitezkeen tokiko garapen ekonomikoko ereduak ezagutzea ere.
Astebetez bilera- eta bisita-agenda bat garatuko dute hainbat zentro eragiletara, SU ESKOLA Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Trebakuntza Zentrora, suhiltzaile-parkeetara eta hiru lurralde historikoetako eskualde-garapenerako agentzien instalazioetara.
Euskal Fondoak antolatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Su Eskola Fundazioarekin eta Goieki - Goierriko Garapen Agentziarekin elkarlanean.