Gaurkotasun Euskal fondoa
Euskal Fondoak bere urteko lan plana onartu du
Ostegun honetan, 2024eko martxoaren 21ean, Ohiko XXVIII. Batzar Orokorra egin du Adunako Udaletxeko Kultur Aretoan (Gipuzkoa)
Bertan, Burgeluko alkate Nati Lopez de Munain buru dela, 2023. urteari dagokion ekitaldiaren jarduera balantzea egin zen.
Guztira 2.439.670 euro bideratu dira nazioarteko lankidetza-proiektuak eta programak gauzatzera, Euskal Autonomia Erkidegoko toki- eta foru-erakundeek eta eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak elkarrekin egindako ahaleginaren ondorioz.
Lankidetza modalitate honetan, egitasmoen aholkularitza, azterketa eta jarraipen lanetan baliabide teknikoek -udal zerbitzuak eta kanpoko laguntzaileak- parte hartu izanak duen balio erantsia nabarmendu liteke.
Era berean, batzarrean, Iruña Okako Udalaren (Araba) atxikimendua berretsi zen, guztira 121 erakunde elkartuz.
Aurtengo ekitaldirako aurrekontua onartu da; guztira, lankidetza eta eraldatze sozialerako hezkuntza ekintzetara 2.517.730 euroko inbertsioa bideratzea aurreikusi da.