Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Fondoak "Sahara. Lurralde okupatuak" erakusketa eskaintzen die udalei

12 Ots 2026

Euskal Fondoak udalen eskura jartzen du “Sahara. Lurralde okupatuak” erakusketa, saharar herriaren egoera eta okupatutako lurraldeen errealitatea ikusgarri egiten dituen sentsibilizazio-proposamena.

“Sahara. Lurralde okupatuak” argazki-erakusketa bat da, Mendebaldeko Sahararen errealitatea dokumentatzen duena Luali Lebser saharar herriaren eskubideen aldeko ekintzaile eta Equipe Media kolektiboko kidearen begiradaren bidez. Irudiek okupaziopeko eguneroko bizitza, etengabeko zaintza eta oinarrizko eskubideen ukazioaren aurrean dauden erresistentzia-modu desberdinak erakusten dituzte.

Erakusketa Euskal Fondoak sustatutako gizarte-eraldaketarako heziketa ildoaren barruan kokatzen da, eta herritarrei Mendebaldeko Sahararen egoera politiko eta soziala hurbiltzea du helburu, baita bertako biztanleriak pairatzen duen eskubide-urraketa ere.

Udalerrietan haren harrera errazteko, edukiak eta lagapenerako baldintzak jasotzen dituen katalogo informatiboa prestatu da. Interesa duten udalek erakusketa eskatu eta sentsibilizazio-ekimen honetara batu daitezke.

Horrelako proposamenen bidez, Euskal Fondoak tokiko esparrutik giza eskubideen aldeko kontzientzia kritikoa eta konpromisoa indartzen laguntzen duten ekintzak sustatzen ditu.

Share  Partekatu