Bertokoa jan, mundua buruan

Erreminta didaktikoen Kita: ikas-unitateak, tailerrak eta eskola-baratzeak

EAThink proiektuan egindako lan guztia KIT batean jaso nahi izan dugu eta eskuragarri dago formatu elektronikoan nahi duen ororentzat.

KIT honek 3 liburuxka ditu:

1. Ikas-unitateak I: 2015 eta 2017 urteen artean EAThink proiektuan parte hartu duten euskal irakasleek eta europar irakasleek sortutako ikas-unitateen aukeraketa sorta bat da. Horietan, elikadura burujabetzarekin harremana duten gai ugari ikasgeletan nola txertatu erakusten da, hezkuntza curriculumarekin bat eginez: konposta, hondakinak, aztarna ekologikoa, oinatz hidrikoa, ekonomia urdina, elikagaien interdependentzia globala, elikagaien publizitatea…

2. Tailerrak: “EAThink: Bertokoa jan, Mundua buruan” tailerrak garatzeko beharrezkoak diren material eta argibideak. Egungo elikadura ereduaren interdependentzia globalak Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin lantzeko tailerraren material guztia jasotzen du liburuxka honek.

3. Eskola baratzea: Ikastetxean baratzea landu eta mantentzeko informazio, argibide, trikimailu eta gomendio baliagarriz betea dago liburuxka hau. Bizi Baratzeko Jakoba Errekondorekin batera garatutako dokumentua da hau.

4. Ikas-unitateak II: 2015 eta 2018 urteen artean EAThink proiektuan parte hartu duten euskal irakasleek eta europar irakasleek sortutako ikas-unitateen aukeraketa sorta berri bat da. Horietan, elikadura burujabetzarekin harremana duten gai ugari ikasgeletan nola txertatu erakusten da, hezkuntza curriculumarekin bat eginez: haziak, konposta, elikagaien jatorria, elikagaien dibertsitatea munduan eta historian zehar, elikagaien merkatu globala, erleen garrantzia, ogia, kakaoa edota kola-freskagarriak bezelako produktuen analisia…

1. Liburuxka. Unitate didaktikoak I (.pdf | 13.600 Kb)

2. Liburuxka. EAThink tailerrak  (.pdf | 7.160 Kb)

3. Liburuxka. Eskola baratzeak  (.pdf | 6.700 Kb)

4. Liburuxka. Unitate didaktikoak II (.pdf | 24.250 Kb)

Share  Partekatu