Actualidad sahara

Seis municipios participarán en Un Mar de Fueguitos (en euskera)

30 Jul 2015

Euskal Fondoak zabaldutako proposamerari erantzunez ekimena hainbat herritara zabaldu da, eta aurten inoiz baino su bola gehiago botako dira.

Zarautzen bi urtez egin ondoren, aurten Desioak Sutan ekimena Euskal Herriko beste herrietara zabaldu da, eta sei udalerriren parte-hartzea izango da; hain zuzen, Zarautz, Getaria, Aia, Tolosa, Larrabetzu eta Kuartangok argiz beteko dute zerua. “Saharan, izarrak ikustean, Euskal Herritik heltzen zaien elkartasuna sentitzea dugu helburu”, jakinarazi zuen Zarauzko alkateordea den Jesus Aranak, atzo, ekimenaren aurkezpenean.

Aranarekin batera izan ziren Nekane Arrizabalaga (Aiako alkatea), Nika Lertxundi (Getariako alkatea), Olatz Peon (Tolosako alkatea) eta Patxi Aguayo (Larrabetzuko zinegotzia), baita Euskal Fondoako presidentea, Imanol Landa, eta Saharautz elkarteko Xabier Euzkitze eta Eñaut Elorrieta ere. Azken honek Desio bat dut kantua eta haren bideoklipa aurkeztu zituen.

Desio bat dut izango da su bolak aireratzen diren bitartean entzungo den soinu banda. Bideoklipa ikusteko sakatu: BIDEOA

Su bolak botako dituen lehen herria Getaria izango da, datorren igandean; abuztuaren 9an Aian egingo da; abuztuaren 16an Zarautzen, Kuartangon eta Larrabetzun; eta abuztuaren 21ean Tolosaldean.

GETARIA

Getarian 400 su-bola eta “ehunka desio” jarriko dira hegan igandean, abuztuak 2,  gaueko 22:00etan Marlkorbe hondartzan.

Su-bola bakoitza euro batean eros daiteke, eta lortutako dirua Sahararen aldeko elkarteen bitartez errefuxiatuen kanpalekuetara helaraztea izango da helburua, elkartasuna, festa, parte-hartzea eta ikuskizuna uztartzen dituen ekimen honen bitartez.

Txartelak Getariako Turismo Bulegoan eros daitezke, asteazkenetik (uztailak 29) aurrera.

Oharra: Txartel bakoitza, su bola bategatik trukatu ahal izango da abuztuaren 2an, Gurutz Gorriaren aurrean, 21:00etatik aurrera.

AIA

Aian, eta San Donato eta San Lorenzo Jaien barruan, Saharar errefuxiatuen alde "Desioak Sutan Sahararentzat" elkartasun ekimena antolatu da. Bertan Suzko bolak eta “ehunka desio” askatuko dira.

Su-bola bakoitza euro batean eros daiteke, eta lortutako dirua Sahararen aldeko elkarteen bitartez errefuxiatuen kanpalekuetara helaraztea izango da helburua, elkartasuna, festa, parte-hartzea eta ikuskizuna uztartzen dituen ekimen honen bitartez.

300 su-bola eta "ehunka desio" hegan jarriko ditugu Getarian.

Txartelak Iturriozena, Jauregi, Kanua, Aize Berri, Igerilekuan eta Jai batzordean daude salgai.

Txartel bakoitza, su bola bategatik trukatu ahal izango da Abuztuak 9an Eskola aurreko kirol gunean 22:00tik aurrera eta 22:30etan, eskola aurreko kirol gunean aireratuko ditugu su bolak.

ZARAUTZ

Zarautzen, 22.00etan ospatuko dute festa, itsas-pasealekuan, Sortaldea kultur eremuaren aurrean, eta 4.000 su bola botako dira zerura. Horretaz gain, abuztuaren 16an 16.00etatik 19.00etara Sortaldea kanpoaldean “Sahara, Zarautz: elkartasun arratsaldea” ekimena burutuko da: haima bat jarriko da, eta musika eta tea eskainiko dira. Ondoren, pailazoak izango dira eta 20.00etatik 21.30era Aziza Brahim abeslari sahararrak kontzertua eskainiko du. Gaueko 22.00etan Aziza Brahim eta Eñaut Elorrietak ekitaldirako egin duten Desio bat dut abestia jarriko da milaka su bola zerura botatzen diren bitartean.

Su bolak erosteko txartelak datorren astean, abuztuaren 3an jarriko dituzte salgai Sanz Enean, turismo bulegoan eta turismo bulegoak itsas-pasealekuan duen informazio gunean, euro batean. Txartelak abuztuaren 16an su bolengatik aldatu beharko dira 20.00etatik 21.45 era Sortaldean, eta tarte horretan jasotzen ez diren su bolak salgai jarriko dira. Eguraldi txarra eginez gero, hurrengo egunean ospatuko litzateke ekimena. Bigarren saiakeran ere eguraldiak laguntzen ez badu ekimena bertan behara geldituko da eta, ekintza solidarioa denez, dirua ez dela itzuliko jakinarazi zuten atzo.

Lehiaketa. Aurten ere argazki eta bideo lehiaketa egingo dela jakinarazi zuen Xabier Euzkitzek, eta argazkiak eta bideoak bi modutara jasoko dira: batetik, sare sozialetan #desioaksutan hashtagarekin, eta bestetik, kulturazarautz@gmail.com helbidean. Abuztuaren 30a izango da lanak jasotzeko azken eguna, eta hiru sari banatuko dira: argazki onenari, bost oroigarri; bideo onenari, iPad mini bat eta parte- hartzaile guztien artean margolan bat zozkatuko da. Epaia irailaren 5ean jakinaraziko da. Bestalde, abuztuaren 16rako boluntarioak beharko dituztela ere adierazi zuten, eta guztia antolatzeko bilera irekia egingo dute abuztuaren 13an, 19.00etan, Etxezabalan.

LARRABETZU

Larrabetzun abuztuaren 16an, gaueko 23.30etan aireratuko dira ehunka su bola. Igerilekuetan ospatuko da jaia eta txartelak udaletxean daude jada salgai.

KUARTANGO

Kuartangon 300 su bola aireratuko dira abuztuaren 16an, 22:00etan errekan. Txartelak eta informazio gehiago udaletxean.

TOLOSALDEA

Tolosaldeako udalek ere antolatu dute aurten Desioak Sutan Sahararentzat ekimena. Ekimena Tolosako Zerkausian ospatuko da abuztuaren 21ean, gaueko 22:00etan, Oporrak Bakean programaren baitan etorri diren haurrei eskainiko zaien agur festaren amaiera gisa. Txartelak turismo bulegoan eta eskualdeko udaletxetan daude salgai

Iturria: Noticias de Gipuzkoa eta Sahara Koordinazio Unitatea

Ane Roteta - Jueves, 30 de Julio de 2015 - Actualizado a las 06:10h

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/07/30/sociedad/zazpi-udalek-bat-egingo-dute-desioak-sutan-ekimenarekin#

Share  Compartir